LIKALE Caucho Industrial konpainia 1977. urtean Irunen (Gipuzkoa) sortu zuen José Luis GOJENOLA jaunak, kautxuz eta poliuretanoz estaldutako arrabolak eta korrosioaren aurkako ebonita-estaldurak fabrikatzeko, eta baita ere konpresioz piezak moldekatzeko.

LIKALE – CAUCHOPREN TALDE INDUSTRIAL-aren kide delarik, ELASTOMERO ESTALDUREN sektorean lidergo sendoa lortu du lau hamarkada baino gehiagoko esperientzia eta gero eta espezializazio handiago bati esker.

Mota guztietako arrabol estalduretan adituak; kautxu eta poliuretano formulazioak garatzeko teknologia eta beharrezko ezagutza ditu, bezeroen beharrak formulazio egokienarekin asetuz.

Gainera, goi-mailako produkzio-bitartekoei eta prestakuntza eta eskarmentu handiko langileei esker, erantzuna ematen die gainazaleko akabera-mota desberdinei eta arrabol tarte dimentsional zabal bati.

Halaber, LIKALEk bere teknologia mota askotako piezak estaltzeko erabiltzen du, adibidez balbulak babesteko(bai barrutik eta bai kanpotik), korrosio, urradura, koipe, olio, gas… eta beste eragileen aurka.

Xedea

LIKALE ren xedea arrabol estalduren merkatuko zerbitzurik onena eskaintzea da.

Horretarako, lana entregatu eta pozik gelditu arte bezeroarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du.

Bezeroarenganako orientazioa

LIKALErentzat bezeroek planteatutako behar oro konpromiso profesional eta pertsonal bat da eta bere gaitasuna eta ezaguera guztiak horretara zuzentzen ditu. LIKALEk bere ibilbidean zehar garatu dituen proiektuek eta produktu guztiek helburua bezeroari konponbiderik egokiena eskaintzea dela egiaztatzen dute.